Uda sasoiko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 11

Goizean goi-hodei batzuk izanagatik, giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar beroaren eraginez bero-hodeiak garatzen joango dira, baina zaila izango da ekaitzak jotzea, giro lasaiak jarraipena izango duelarik.

Goizean hego-haizea ibiliko da; arratsaldean aldiz, iparraldekoa. Tenperatura igo eta 26-28 graduan joko du goia, txokoren batean gorago kokatzea baztertu gabe.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ostarteekin tartekatuko dira eta eguraldi lasaia izango dugu. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta azken orduan ekaitzen bat lehertzeko aukera txiki bat dago. Hala ere, gehienean ateri eutsiko dio. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 25-26 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!