Giro bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 10a

Goizean zerua oskarbi agertuko da eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar goi-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari.

Haizeak hego ukitua izango du eta tenperatura igo egingo da, 25-27 graduan joaz goia eguneko erdiko orduetan.

Uda sasoiko giroa izango dugu bihar. Goizean goi-hodei batzuk izanagatik, giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar beroaren eraginez bero-hodeiak garatzen joango dira, baina zaila izango da ekaitzak jotzea, giro lasaiak jarraipena izango duelarik. Goizean hego-haizea ibiliko da; arratsaldean aldiz, iparraldekoa. Tenperatura igo eta 26-28 graduan joko du goia, txokoren batean gorago kokatzea baztertu gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!