Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 8a

Goizean hodei baxu gutxi batzuk agertuko dira zeruan, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari.

Arratsaldean zerua ia erabat garbi agertuko da eta eguraldi eguzkitsu batez gozatzeko aukera izango dugu. Ipar, ipar-ekialdeko haizea ibiliko zaigu eta tenperatura beste pixka bat igoko da, 21-22 gradutan joaz goia.

Giro ederrak jarraipena izango du bihar. Goizean goi-hodei batzuk eta hodei baxu solteren bat kenduta, giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zerua ia erabat garbi geratuko da. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak goraka jarraituko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!