Eguraldi atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 7a

Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, beti ere ostarteak ugariagoak izango direlarik eta giro argia izango dugularik.

Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu beste egun batez baina, hala ere, tenperatura beste koska pare bat igoko da, 20-21 gradutan joaz goia eguneko erdiko orduetan. 

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean hodei baxu gutxi batzuk agertuko dira zeruan, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari. Arratsaldean zerua ia erabat garbi agertuko da eta eguraldi eguzkitsu batez gozatzeko aukera izango dugu. Ipar, ipar-ekialdeko haizea ibiliko zaigu eta tenperatura beste pixka bat igoko da, 21-22 gradutan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!