Oso antzeko eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 6a

Goizean berriz ere hodeiak ugariak izango dira, baina ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera ostarteak zabalduz joango dira, arratsalde partea nahiko eguraldi politarekin joango delarik.

Ipar-mendebaldeko haizearekin jarraituko dugu eta tenperaturak koska bat egingo du gora, 18-19 gradutan joaz goia.

Eguraldi atsegina izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, beti ere ostarteak ugariagoak izango direlarik eta giro argia izango dugularik. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu beste egun batez baina, hala ere, tenperatura beste koska pare bat igoko da, 20-21 gradutan joaz goia eguneko erdiko orduetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!