Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 5a

Goizean hodeiak ugariak izanagatik nahiko ateri eutsiko dio. Arratsaldean zehar ostarteak irekiko dira eta eguraldi nahiko argia izango dugu.

Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara eta tenperaturak antzeko mantenduko dira, 17-18ºC-tan joaz goia.

Oso antzeko eguraldia izango dugu bihar. Goizean berriz ere hodeiak ugariak izango dira, baina ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera ostarteak zabalduz joango dira, arratsalde partea nahiko eguraldi politarekin joango delarik. Ipar-mendebaldeko haizearekin jarraituko dugu eta tenperaturak koska bat egingo du gora, 18-19 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!