Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 4a

Antzeko giroa izango dugu gaur. Berriz ere egun osoan hodeiak oso ugariak izango dira eta hodei hauek euri pixka bat ere utziko digute, zaparrada ahul modura, bereziki goizean.

Arratsaldean ateri mantenduko da eta azken orduetan ostarte txiki batzuk zabalduko dira. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura balio altuenak zertxobait igoko dira, 17-18 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izanagatik nahiko ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera hodeiak are gehiago trinkotu eta euri txiki edo euri langar modura zertxobait bustiko du. Azken orduetan atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara eta tenperatura antzeko mantenduko da, 17-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!