Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 3a

Goizean hodei asko izango dugu zeruan eta tarteka euri pixka bat izango da, zaparrada txiki modura. Arratsaldean hodeiak ugariak izanagatik, orokorrean nahiko ateri eutsiko dio.

Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura balio altuenak ez dira 16-17 gradutik pasako.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Berriz ere egun osoan hodeiak oso ugariak izango dira eta hodei hauek euri pixka bat ere utziko digute, zaparrada ahul modura, bereziki eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan. Goizean eta azken orduetan nahiko ateri egongo da. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura balio altuenak zertxobait igoko dira, 17-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!