Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko maiatzaren 1a

Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina eguerdirako ostarte zabalak izango ditugu. Arratsaldeko lehen orduetan erdi eta goi-mailako hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez dute euritarako joerarik ekarriko eta azken orduetan berriz ere ostarte politak izango ditugu.

Ipar-haizeak joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 19-20 gradutan joaz goia.

Kaskartzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean jada hodei asko ikusiko dugu eta goiz erditik aurrera euri pixka bat ere izango dugu. Orokorrean zaparrada ahulak izango dira. Arratsalde erditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta ostarte txikiren bat edo beste izango da. Ipar-haizea bizi ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 16-18 gradutan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!