Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 30a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ikusiko ditugu zeruan, baina hodei hauek ez dute euritarako joerarik ekarriko. Arratsaldean zehar berriz ere bero-hodeiak garatuko dira, baina ez da espero ekaitza lehertzerik.

Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura zertxobait jaitsi egingo da, 19-20 gradutan joko dutelarik goia. 

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina eguerdirako ostarte zabalak izango ditugu. Arratsaldeko lehen orduetan erdi eta goi-mailako hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez dute euritarako joerarik ekarriko eta azken orduetan berriz ere ostarte politak izango ditugu. Ipar-haizeak joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 19-20 gradutan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!