Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 29a

Goizean behe-lainoa agertuko da, baina segituan jasoko du eta, nahiz eta, hodei batzuk ikusiko ditugun, giroa nahiko polita izango da.

Arratsaldean ostarte zabalak izango ditugu, baina mendi kontretan bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke ekaitz isolaturen bat izatea. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak nabarmen gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ikusiko ditugu zeruan, baina hodei hauek ez dute euritarako joerarik ekarriko. Arratsaldean zehar berriz ere bero-hodeiak garatuko dira, baina ez da espero ekaitza lehertzerik. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura zertxobait jaitsi egingo da, 19-20 graduan joko dutelarik goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!