Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 28a

Goizean eta arratsalde erdi arte hodeiak nagusi izango dira eta euri pixka bat ere izango dugu. Arratsalde erditik aurrera erabat ateri geratuko da eta ostarte batzuk ere zabalduko dira.

Ipar-haizea nagusituko da eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, 15-16 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina segituan jasoko du eta, nahiz eta, hodei batzuk ikusiko ditugun, giroa nahiko polita izango da. Arratsaldean ostarte zabalak izango ditugu, baina mendi kontretan bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke ekaitz isolaturen bat izatea. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak nabarmen gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!