Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 27a

Egun osoan hodeiak izango dira nagusi eta euri zaparradak izango ditugu, bereziki goizean eta arratsalde erditik aurrera, non tarteka ekaitzak jo dezakeen.

Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta ez da 16-18 gradutik pasako.

Giro motela izango dugu bihar. Goizean eta arratsalde erdi arte hodeiak nagusi izango dira eta euri pixka bat ere izango dugu. Arratsalde erditik aurrera erabat ateri geratuko da eta ostarte batzuk ere zabalduko dira. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, 15-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!