Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 26a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, eguraldi eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatzen joango dira eta azken orduetan ekaitzen bat garatuko da.

Hala ere, ez da espero ekaitz gogorrik. Haizeak aldakor joko du eta tenperatura igo egingo da, 22-24 graduak harrapatuz.

Giro ezegonkorra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek euria utziko digute. Zaparrada tartekatuak izango dira, baina ez da baztertzen momenturen batean ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoren bat izatea, bereziki arratsaldean. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta ez da 15-16 grdutik pasako.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!