Hobetzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 21a

Hobetzeko joera hartuko du. Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta euri zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera ordea, atertu egingo du eta ostarteak irekiko dira, giro argiagoa izango delarik. Goizean ipar-mendebaldeko haize harroa ibiliko da, baina arratsaldean ahuldu eta ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura igo egingo da, 14-15 graduan joz goia.

Bihar, giro nahasia izango dugu. Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko egongo bada ere, giro lasai eta atsegina izango dugu. Arratsaldean, ordea, beste fronte bat sartuko da hegoaldetik, zerua estali egingo da eta euri zaparradaren bat edo beste ere izango da, nahiz eta, ez den euri askorik espero. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da 17-19 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!