Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 13a

Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira, nahiz eta, tarteka ostarte batzuk ikusi. Arratsaldean zehar hodei hauek euri zaparradaren bat edo beste utziko digute, nahiz eta, orokorrean ez diren ugariak eta mardulak izango.

Ipar-haizea ibiliko da eta are gehiago freskatuko du, eguneko erdiko orduetan 16-17 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak izango dira nagusi eta hodei hauek euri langar pixka bat utziko digute, bereziki eguneko erdiko orduetan. Azken orduetan atertu egingo du. Ipar-haize ahularen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 16-17 graduan joko duelarik goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!