Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 12a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, tarteka ostartetxo batzuk ikusi. Hodei hauek euri pixka bat ere ekarriko dute, batez ere, arratsaldean, ekaitzak jotzea baztertu gabe.

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, baina ahulago. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, 18-19 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Hodeiak nagusi izango dira egun osoan eta giro ilun xamarra izango da. Hala ere, ez du euri askorik egingo. Goizean nahiko ateri eutsiko dio eta arratsaldean zaparradak ahulak izango dira. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperatura are gehiago jaitsiko da, 15-16 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!