Giro eguzkitsu eta epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 10a

Egun osoan zehar goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, zeruari kolore zurixka emanez, baina hauek ez diote batere trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko dugu egun osoz.

Hego-ekialdeko haizea tarteka harro xamar ibiliko da eta tenperaturaren igoera oso nabarmena izango da, eguneko erdiko orduetan 21-23 gradutan joko baitu goia.

Ezegonkortzen joango da eguraldia bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduetan eguraldi ederra izango dugu, ostarteekin. Arratsalde erditik aurrera ordea, bero-hodeiak garatzen joango dira eta ilunabar, gau partean ekaitzak izango ditugu. Haizeak hego-ekialdetik harro jotzen jarraituko du. Tenperatura antzeko edo zertxobait gorago kokatuko da, 22-24 gradutan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!