Jasotzeko joera hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 9a

Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta hodei hauek tarteka euri zaparrada txikiren bat edo beste utziko dute. Eguerditik aurrera atertu egingo du eta pixkanaka ostarteak zabaltzen joango dira, egunari zeru nahiko garbiarekin emango diogularik amaiera.

Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du; arratsaldean aldiz eki, ipar-ekialdetik. Tenperatura nabarmen jaitsiko da 13-15 gradutan joaz goia. 

Giro eguzkitsu eta epela izango dugu bihar. Egun osoan zehar goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, zeruari kolore zurixka emanez, baina hauek ez diote batere trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko dugu egun osoz. Hego-ekialdeko haizea tarteka harro xamar ibiliko da eta tenperaturaren igoera oso nabarmena izango da, eguneko erdiko orduetan 21-23 gradutan joko baitu goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!