Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 8a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro lasaia izango da. Arratsaldean ordea, fronte bat iritsiko da, zerua estali egingo da eta euritara joko du, non arratsalde osoan zehar eta gauean zaparradak izango ditugun.

Haizeak goizean hego-mendebaldetik zakar joko du; arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da, 18-19 gradutan joaz goia.

Jasotzeko joera hartuko du bihar. Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta hodei hauek tarteka euri zaparrada txikiren bat edo beste utziko dute. Eguerditik aurrera atertu egingo du eta pixkanaka ostarteak zabaltzen joango dira, egunari zeru nahiko garbiarekin emango diogularik amaiera. Haizeak goizean ipar-mendebaldetik joko du; arratsaldean aldiz eki, ipar-ekialdetik. Tenperatura nabarmen jaitsiko da 13-15 gradutan joaz goia. 

Erlazionatuak

Nahaste aldera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 api 08 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!