Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 6a

Goizean ostarteak izango dira eta giro nahiko lasaia izango dugu. Eguerdi aldera ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta ez da baztertzen euri tantaren bat edo beste botatzea.

Hala ere, ezer gutxi izango da eta arratsaldearen gehienean ateri egongo da. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura beste pixka bat igoko da, 12-13 graduan joaz goia.

Udaberri sasoiko giro ederra izango dugu bihar. Egun guztian zehar zeruan goi-hodei batzuk agertuko dira, tarteka zeruari kolore zurixka emanez, baina ez diote trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi eguzkitsua izango da egun osoz. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko zaigu, tarteka bizi eta tenperaturaren gorakada nabarmena izango da, non 21-23 gradu bitartean joko duen goia eguneko erdiko orduetan.

Erlazionatuak

Eguraldi lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 api 06 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!