Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 5a

Egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugun, batez ere, arratsaldean.

Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik, eta tenperaturak gora egingo du, 11-12 graduan joaz goia.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Goizean ostarteak izango dira eta giro nahiko lasaia izango dugu. Eguerdi aldera ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta ez da baztertzen euri tantaren bat edo beste botatzea. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeiak saretuko dira eta ostarteak irekiko dira. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura beste pixka bat igoko da, 12-13 graduan joaz goia.

 

Erlazionatuak

Giro egonkor eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 api 05 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!