Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 3a

Egun osoan hodeiak nagusituko dira eta euri zaparradak utziko dituzte, ugariagoak izango dira eguneko erdiko orduetan.

Azken orduetan atertuko du, baina giro bustia nagusituko da. Ipar-ekialdeko haizeak ahul joko eta tenperatura antzeko mantenduko da. Elur-maila 500-600 metrotan kokatuko da.

Eguraldi lasaia izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodei dezente agertuko da zeruan, baina hodei horiek ez dute euritarako joerarik ekarriko eta giro lasaia izango dugu. Ipar/ipar-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, baina tenperaturak gora egingo du, 9-11 graduan joko duelarik goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!