Giro hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko apirilaren 2a

Goizean oraindik euri zaparrada batzuk izango dira eta elurra ere maila baxuetan agertuko da, 300 metroren bueltan kokatuz, uneren batean beherago egin dezakeelarik.

Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta, nahiz eta, uneren batean tantaren bat edo beste bota, orokorrean ateri eutsiko dio. Elur-maila arratsaldean 500-600 metrotan kokatuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak bizi jotzen jarraituko du eta tenperaturak 6-8 gradutan joko du goia. 

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan hodeiak nagusituko dira eta euri zaparradak utziko dituzte, ugariagoak izango dira eguneko erdiko orduetan. Azken orduetan atertuko du, baina giro bustia nagusituko da. Ipar-ekialdeko haizeak ahul joko eta tenperatura antzeko mantenduko da. Elur-maila 500-600 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!