Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 31

Goizean goizetik zerua oso estalirik egongo da eta euria egingo du. Egun osoan izango dira zaparradak, baina ugariago eta mardulago egingo du egunaren bigarren zatian, non azken orduetan ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoak bota ditzakeen, kazkabar eta guzti.

Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, maximoak 10-12 graduan joko dutelarik goia. Azken orduetan elur-maila 800 metroren bueltan kokatuko da.

Negu beteko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zerua estalita egongo da eta euri zaparradak ugariak izango dira, non mardul botako duen eta tarteka ekaitzak joko duen, kazkabar eta guzti. Elur-maila goizean goiz 200-300 metrotan kokatuko da. Eguneko erdiko orduetan 500-600 metrotara egingo du, baina azken orduetan berriz ere 200-300 metrotara jaitsiko da. Ipar haizeak oso zakar joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, nekez gaindituko dituztelarik 5-7 graduak.

Erlazionatuak

Negu tankerako eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 mar 31 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!