Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 30a

Goizean zerua oso estalirik egongo da, baina tantaren bat salbu, nahiko giro ateria izango da. Arratsaldean zehar ordea, fronte batek euritarako joera areagotuko du, zaparrada ugariagoak eta mardulagoak utziz.

Ipar-mendebaldeko haizearekin jarraituko dugu, arratsaldean zakarrago ibiliko delarik. Tenperatura antzeko mantenduko da, 14-15 graduan joaz goia.

Giro makurra izango dugu bihar. Goizean goizetik zerua oso estalirik egongo da eta euria egingo du. Egun osoan izango dira zaparradak, baina ugariago eta mardulago egingo du egunaren bigarren zatian, non azken orduetan ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoak bota ditzakeen, kazkabar eta guzti. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, maximoak 10-12 graduan joko dutelarik goia. Azken orduetan elur-maila 800 metroren bueltan kokatuko da.

Erlazionatuak

Eguraldi kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 mar 30 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!