Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 29a

Goizean goizetik zerua estalirik egongo da eta tarteka euri pixka bat izango da. Goizean oso gutxi botako du, baina arratsaldean zertxobait gehiago bustiko du.

Haizeak ipar-mendebaldetik tarteka bizi joko du eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, maximoak 14-15 graduan errendituko direlarik.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean zerua oso estalirik egongo da, baina tantaren bat salbu, nahiko giro ateria izango da. Arratsaldean zehar ordea, fronte batek euritarako joera areagotuko du, zaparrada ugariagoak eta mardulagoak utziz. Ipar-mendebaldeko haizearekin jarraituko dugu, arratsaldean zakarrago ibiliko delarik. Tenperatura antzeko mantenduko da, 14-15 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Aldaketa zantzuak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 mar 29 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!