Eguraldi ederrak jarraipena izango du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 27a

Goizean zerua ia erabat urdin agertuko zaigu eta giro ederra izango da. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan barnealdetik hodei batzuk iritsiko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe.

Arratsalde erditik aurrera berriz ere zerua ia erabat urdin geratuko da. Haizeak hego-ekialdetik harro joko du eta tenperatura igo egingo da, 19-21 gradutan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina giroa argia izango da. Arratsaldean erdi-mailako hodeiak eta hodei baxuak ugarituko dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta eguraldi lasaiarekin jarraituko dugu. Hego-haizea harro ibiliko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!