Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 26a

Egun osoan zehar tarteka erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu, baina ez diote eguzkiari trabarik egingo, ostarteak zabalak izango dira eta eguraldi ederra izango dugu.

Eki, hego-ekialdeko haizeak orokorrean ahul joko du eta tenperatura maximoak antzeko balioetan kokatuko dira, 17-19 graduan joaz goia eguneko erdiko orduetan.

Eguraldi ederrak jarraipena izango du bihar. Goizean zerua ia erabat urdin agertuko zaigu eta giro ederra izango da. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan barnealdetik hodei batzuk iritsiko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Arratsalde erditik aurrera berriz ere zerua ia erabat urdin geratuko da. Haizeak hego-ekialdetik harro joko du eta tenperatura igo egingo da, 19-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!