Eguraldi ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 25a

Goizean hodei batzuk izango ditugu zeruan, non orokorrean erdi eta goi-mailakoak izango diren. Hala ere, ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Arratsaldean gainera, hodei hauek desagertzeko joera hartuko dute eta ostarte zabalak eta eguraldi eguzkitsua nagusituko zaizkigu. Eki, hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura igo egingo da, 17-19 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Egun osoan zehar tarteka erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu, baina ez diote eguzkiari trabarik egingo, ostarteak zabalak izango dira eta eguraldi ederra izango dugu. Eki, hego-ekialdeko haizeak orokorrean ahul joko du eta tenperatura maximoak antzeko balioetan kokatuko dira, 17-19 graduan joaz goia eguneko erdiko orduetan.

Erlazionatuak

Eguraldi ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 mar 25 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!