Giro argia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 23a

Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina giro lasaia izango da. Arratsaldean aldiz, ostarte zabalak irekiko dira eta eguraldi ederra izango dugu.

Hego-ekialdeko haizeak indarra galduko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 14-16 graduan joaz goia.

Eguraldi motelagoa izango dugu bihar. Zeruan berriz ere hodeiak ugaritu egingo dira eta giro motelagoa izango dugu. Hala ere, hodei hauek ez dute apenas euririk ekarriko eta eguraldi lasaiak jarraipena izango du. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta indarra irabaziko du berriz ere. Tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 14-16 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Egonkortzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 mar 23 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!