Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 22a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta tantaren bat edo beste izango da. Arratsaldean aldiz, ateri eutsiko dio eta ostarte batzuk irekiko dira.

Hego-ekialdeko haizea oso zakar ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 14-15 graduan joaz goia.

Giro argia izango dugu bihar. Goizean hodei dezente agertuko da zeruan, baina giro lasaia izango da. Arratsaldean aldiz, ostarte zabalak irekiko dira eta eguraldi ederra izango dugu. Hego-ekialdeko haizeak indarra galduko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 14-16 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Hego haize oso zakarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 mar 22 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!