Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 19a

Egun osoan zehar zeruan tarteka erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, ostarte zabalak izango ditugu eta eguraldi ederra nagusituko zaigu.

Haizeak hego-ekialdetik tarteka zakar joko du eta tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora, eguneko erdiko orduetan 17-19 gradu bitartean joko dutelarik goia.

Giro lasaiarekin jarraituko dugu bihar. Goizean eta azken orduetan hodei gehiago ikusiko dugu zeruan, baina eguneko erdiko orduetan ostarteak nagusituko dira eta eguraldi eguzkitsua izango dugu orokorrean. Hego-ekialdeko haizeak indartsu jotzen jarraituko du eta tenperatura maximoek beste koska bat egingo dute gora, 18-20 graduan joaz goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!