Altxatzeko joera hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 18a

Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira eta euri txiki modura zertxobait bustiko du. Eguerditik aurrera atertu eta ostarteak zabalduko dira, eguna giro lasaiarekin amaituko dugularik.

Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Gauean hego-ekialdera egingo du. Tenperatura zertxobait igoko da, 12-13 graduan joaz goia.

Eguraldi eguzkitsua izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan tarteka erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, ostarte zabalak izango ditugu eta eguraldi ederra nagusituko zaigu. Haizeak hego-ekialdetik tarteka zakar joko du eta tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora, eguneko erdiko orduetan 17-19 gradu bitartean joko dutelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!