Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 17a

Egun guztian zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan eta euri zaparradak izango ditugu. Zaparradak egun osoz botako ditu, baina ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunaren lehen zatian non tarteka gogotik botako duen.

Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperatura balio altuenak nabarmen jaitsiko dira, 10-12 graduan joko dutelarik goia eguneko erdiko orduetan.

Altxatzeko joera hartuko du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira eta euri txiki modura zertxobait bustiko du. Eguerditik aurrera atertu eta ostarteak zabalduko dira, eguna giro lasaiarekin amaituko dugularik. Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik eta tenperatura zertxobait igoko da, 12-13 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!