Eguraldi nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 16a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko egongo da zeruan, baina eguraldi lasaia izango da. Eguerditik aurrera ordea, hodeiak trinkotuko dira eta arratsalde erditik aurrera euri pixka bat izango da.

Hala ere, oso gutxi botako du. Haizeak goizen hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik eta bizi. Tenperatura jaitsi eta ez da 17-18 gradutik pasako.

Giro makurra izango dugu bihar. Egun guztian zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan eta euri zaparradak izango ditugu. Zaparradak egun osoz botako ditu, baina ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunaren lehen zatian non tarteka gogotik botako duen. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, 10-12 graduan joko dutelarik goia eguneko erdiko orduetan.

Erlazionatuak

Okertzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 mar 16 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!