Giro aldakorra. Goizean fronte baten eskutik zeru estalia eta euria izango ditugu. Euria tarteka mardul egingo du, baina orokorrean ez da litro asko pilatzerik espero. Arratsaldean atertu eta ostarteak zabalduko dira, egunaren bigarren zatia giro argi eta lasaiarekin emango dugularik. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, nekez pasako dira 14-15 graduak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?