Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 12a

Giro lasaia orokorrean. Goizean goiz hodei dezente izango da eta euri zaparradaren bat edo beste izango da. Goiz erdirako ordea atertuko du eta ostarte zabalak irekiko dira. Halaxe jarraituko du arratsalde erdi arte. 

Orduan, berriz ere mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira eta azken orduetan euriari ekingo dio. Hego, hego-mendebaldeko haizea tarteka zakar ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 16-17 gradutan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!