Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 9a

Goizean hodeiren bat edo beste agertuko bada ere, eguzkiak xurgatuko ditu eta giro eguzkitsua nagusituko da.

Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu, baina ez diote eguzkiari trabarik egingo eta giro argia izango da. Hego-haizea ibiliko da eta tenperaturak nabarmen gora egingo du, 17-18 graduan joaz goia.

Eguraldi epela izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izango dira zeruan, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta gainera ostarteak nagusi izango dira. Arratsaldean hodei gutxiago ikusiko dugu zeruan eta giroa eguzkitsua izango da. Hego-haizea bizi ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi eguzkitsua, bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 mar 09 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!