Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 8a

Goizean goizetik zerua estalirik agertuko zaigu eta goiz erditik aurrera euri pixka bat ere izango dugu. Euri zaparradak ahulak izango dira eta arratsalde erdi arte iraungo dute.

Orduan atertzeko joera hartuko du eta ostarte batzuk zabalduko dira eguna amaitzerako. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean aldiz mendebaldetik. Tenperatura jaitsi eta nekez gaindituko ditu 13-14 graduak.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean hodeiren bat edo beste agertuko bada ere, eguzkiak xurgatuko ditu eta giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu, baina ez diote eguzkiari trabarik egingo eta giro argia izango da. Hego-haizea ibiliko da eta tenperaturak nabarmen gora egingo du, 17-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 mar 08 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!