Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 6a

Egun osoan zehar zeruan hodei ugari izango dugu eta hodei hauek tarteka euri txiki modura zertxobait bustiko dute, bereziki egunaren lehen zatian. Bigarrenean aterruneak luzeagoak izango dira.

Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturan ez dugu aldaketarik nabarituko, 9-10 graduan joko dutelarik goia. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da.

Azkenean jasoko du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Arratsaldean ostarte batzuk zabalduko dira eta giro nahiko politarekin emango zaio amaiera egunari. Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean aldiz hego-ekialdetik. Tenperatura zertxobait igoko da, 10-12 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!