Eguraldi nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 5a

Eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta tarteka-tarteka euri zaparrada batzuk izango ditugu, orokorrean ahulak izango direlarik.

Ipar-mendebaldeko haize biziarekin jarraituko dugu eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 9-10 graduan joaz goia eguneko erdiko orduetan. Elur-maila goizean 700-800 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean zertxobait igoko da.

Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan hodei ugari izango dugu eta hodei hauek tarteka euri txiki modura zertxobait bustiko dute, bereziki egunaren lehen zatian. Bigarrenean aterruneak luzeagoak izango dira. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturan ez dugu aldaketarik nabarituko, 9-10 graduan joko dutelarik goia. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!