Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 4a

Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusituko dira eta hodei hauek zaparradak utziko dizkigute, ugariagoak izango direlarik egunaren lehen zatian.

Haizeak ipar-mendebaldetik harro joko du, tarteka bolada zakar batzuk utziko dituelarik. Tenperatura are gehiago jaitsiko da eta ez da 9-10 gradutik pasako eguneko erdiko orduetan. Elur-maila egunean zehar 1.000 metrotan kokatuko da eta azken orduetan 800-900 metrotan.

Eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta tarteka-tarteka euri zaparrada batzuk izango ditugu, orokorrean ahulak izango direlarik. Ipar-mendebaldeko haize biziarekin jarraituko dugu eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 9-10 gradutan joaz goia eguneko erdiko orduetan. Elur-maila goizean 700-800 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean zertxobait igoko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!