Eguraldi lasaiak jarraipena izango du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko martxoaren 1a

Aurreko egunekin alderatuz, zeruan hodei gehiago ikusiko dugu. Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira eta ugariagoak izango dira, batez ere, azken orduan. Goizean giro argiagoa izango da.

Hodei horiek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giro ateri eta lasaia izango dugu. Haizea aldakor xamar ibiliko da, hego ukitu batekin eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 17-19 graduan joaz goia.

Giro motela izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri txiki modura zertxobait bustiko du. Eguerditik aurrera ateri egongo da eta ostarte txiki batzuk zabalduko dira. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 13-15 graduan joko dutelarik goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!