Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 28a

Goizean goizetik hasi eta eguneko azken orduak arte zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua izango ditugu lagun. Azken orduetan goi-hodeiren bat edo beste ikusiko dugu, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Hego-haizea bizi ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 17-18 graduan joaz goia.

Eguraldi lasaiak jarraipena izango dugu bihar. Aurreko egunekin alderatuz, zeruan hodei gehiago ikusiko dugu. Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira eta ugariagoak izango dira, batez ere, azken orduan. Goizean giro argiagoa izango da. Hodei hauek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giro ateri eta lasaia izango dugu. Haizea aldakor xamar ibiliko da, hego ukitu batekin eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!