Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko ots. 27a, 06:59

Goizean hodei dezente izango da zeruan eta goizean goiz tantaren bat eror daiteke. Hala ere, anekdotikoa izango da eta orokorrean ateri eutsiko dio. Arratsaldean zehar hodei hauek desagertzeko joera hartuko dute eta giro eguzkitsua nagusituko da.

Hego-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 13-15 graduan joaz goia.

Eguraldi eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean goizetik hasi eta eguneko azken orduak arte zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua izango ditugu lagun. Azken orduetan goi-hodeiren bat edo beste ikusiko dugu, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Hego-haizea bizi ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, 17-18 graduan joaz goia.

Eguraldi lasaiak jarraipena izango dugu asteartean. Aurreko egunekin alderatuz, zeruan hodei gehiago ikusiko dugu. Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira eta ugariagoak izango dira, batez ere, azken orduan. Goizean giro argiagoa izango da. Hodei hauek ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giro ateri eta lasaia izango dugu. Haizea aldakor xamar ibiliko da, hego ukitu batekin eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 17-19 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!