Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 26a

Goizean hodeiren bat edo beste izango da zeruan, baina eguerdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta arratsaldean zeru urdina izango dugu. Azken orduetan hori bai, erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira.

Hala ere, ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizeak hego-ekialdetik joko du, tarteka bizi eta tenperatura igo egingo da, 15-17 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean hodei dezente izango da zeruan, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldi lasaia izango dugu. Arratsaldean zehar hodei hauek desagertzeko joera hartuko dute eta giro eguzkitsua nagusituko da. Hego-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!