Hoberako bidea hartuko du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 25a

Goizean oraindik zerua estalirik egongo da eta euri langar pixka bat izango da. Eguerditik aurrera atertu eta arratsaldean zehar ostarteak irekiko dira, giro politarekin emango diogularik amaiera egunari.

Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik eta bizi. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta ez dira 9-10 gradutik pasako. Gauean asko hoztuko du.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean hodeiren bat edo beste izango da zeruan, baina eguerdirako eguzkiak xurgatuko ditu eta arratsaldean zeru urdina izango dugu. Azken orduetan hori bai, erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira. Hala ere, ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizeak hego-ekialdetik joko du, tarteka bizi eta tenperatura igo egingo da, 15-17 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu etzi. Goizean hodei dezente izango da zeruan, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta eguraldi lasaia izango dugu. Arratsaldean zehar hodei hauek desagertzeko joera hartuko dute eta giro eguzkitsua nagusituko da. Hego-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 15-17 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!