Kaskartzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 24a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera ordea, hodei baxuek zerua estaliko dute eta arratsaldean euritara joko du. Zaparradak ahulak izango dira eta gehienbat arratsalde erditik aurrera botako du.

Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura jaitsi eta ez da 13-14 gradutik pasako.

Hoberako bidea hartuko du eguraldiak bihar. Goizean oraindik zerua estalirik egongo da eta euri langar pixka bat izango da. Eguerditik aurrera atertu eta arratsaldean zehar ostarteak irekiko dira, giro politarekin emango diogularik amaiera egunari. Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik eta bizi. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta ez dira 9-10 gradutik pasako. Gauean asko hoztuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!