Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 23a

Goizean zeru urdina izango dugu eta giro ederra izango da. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta eguraldi ederrarekin jarraituko dugu.

Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura beste pixka bat igo eta 16-17 graduan joko du goia.

Kaskartzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera ordea, hodei baxuek zerua estaliko dute eta arratsaldean euritara joko du. Zaparradak ahulak izango dira eta gehienbat arratsalde erditik aurrera botako du. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura jaitsi eta ez da 13-14 gradutik pasako.

Erlazionatuak

Eguraldi egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022 ots 23 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!